Peru Nolaskoainek Cotif txapelketa irabazi du Espainiako selekzioarekin

Baleike 2016ko abuztuaren 5a

Espainiako jubenil mailako selekzioak L'Alcúdian jokatutako 33. Cotif txapelketa irabazi zuen atzo, Argentinari luzapenean irabazi ondoren. Peru Nolaskoain zumaiarra hasierako taldean izan zen, baina atsedenaldiaren ondoren aldatu zuen hautatzaileak.

Argentina jarri zen aurretik markagailuan 34. minutuan sartutako gol bati esker. Partida amaitzeko minutu bakarra falta zenean sartu zuen Espainiako selekzioak berdinketako gola. Luzapenean beste bi gol sartu zituen eta hala erabakita geratu zen norgehiagoka.

Athleticeko jokalariak txapelketa ederra egin du eta bi golen egilea ere izan da. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide