Asegarceren goi mailako pilota jaialdia jokatuko da gaur Aitzurin

Baleike 2016ko abuztuaren 14a

Esku huskako pilota jaialdia antolatu du Asegarcek abuztuaren 14an Aitzuri pilotalekuan (22:00etan). Bi partida jokatuko dira, binaka, eta tartean izango dira Urrutikoetxea eta Bengoetxea VI.a txapeldun handiak.

Asegarceko lau bikote hauek hartuko dute parte jaialdian: lehen partidan, Arteaga II.a eta Imaz, Laso eta Ladis Galarzaren aurka; partida nagusian, Bengoetxea VI.a eta Beroiz, Urrutikoetxea eta Larunberen kontra.

Sarrerak 21:00etan jarriko dira salgai frontoiko leihatilan, 25 euroan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide