Beste bi mural margotu dituzte Erribera kalean, baita estali ere

Baleike 2016ko abuztuaren 14a

Uda hasieratik edo, hobe esanda, Udalak herriko kaleetan pankartak ezarri edota pintadak egiteko debekua ezarri zuenetik bizitzen ari garen Erribera kaleko gerraren beste kapitulu bat bizi izan dugu asteburu honetan ere. 

Alde batek kolore biziak eta irudimena erabiltzen du adierazpen askatasuna eskatzeko; besteak marroi koloreko pintura murala estaltzeko. Asteburu honetan beste kapitulu baten lekuko izan da Erribera kalea: ostiralean, Euskal jai egunean, Maurizia trikitilariaren aurpegia margotu zuten; larunbat goizerako murala marroiz estalita zegoen eta erantzuna argazkian ikusi dezakezuen beste mural hori margotzea izan da. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide