Gaueko tren bereziak izango dira Donostiako festengatik

Baleike 2016ko abuztuaren 14a

Euskotrenek Donostiako Aste Nagusian zehar Zumaia-Donostia (Kosta) lineatan ohiko zerbitzua osatuko duten trenen zerbitzu berezia eskainiko du. Horren helburua herri hurbiletako biztanleek jaiak lasaiago goza dezaten da. 

Zerbitzu berezia abuztuaren 13tik 20ra bitartean izango da, biak barne, eta bertan gauero trenak sartuko dira.

Zumaia-Donostia

Egun guztietan, Zumaiatik 21:30ean irtengo den tren berezi batek zirkulatuko du. 22:30ean atera ohi den trena kendu egingo da greba deialdia dela eta.

Horrez gain, ondorengo orduetan egunero gaueko trenak izango dira: 0:00, 2:30, 3:30, 4:30 eta 6:30ean. Hilaren 14an, 15ean eta 20an 1:00ean eta 13an, 14an, 19an eta 20an 5:30ean trenen zerbitzu gehigarria izango da. Halaber abuztuaren 15ean, 16an, 17an eta 18an 6:00etan irteera bat egongo da.

Donostia-Zumaia

23:20an eta 23:50etik aurrera orduro 5:50era arte gaueko trenen zirkulazioa egongo da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide