Hemen duzue Jexux Iribar Olaldek bidali digun iritzia:
Egun on, profesional mailako pilotariak jokoan ikusteko aukera izan genuen bart arratsean Aitzurin non lehenengo partiduan Unai Laso eta Ladis Galarza 22 eta 21 nagusitu zitzaizkien Asier Arteaga eta Ander Imazi. Azken hauek, alde nabarnenarekin partida guzian zehar eta erabakiorra zirudien 21 eta 18 aurreratuta joan baziren ere ezin izan zuten garaipenik lortu eta bai aldiz Galarzak, hobeto jokatuz partidaren bigarren zatian, eta Lasok, aupatzera etorri zitzaizkion lagunen oihu eta txalo artean, debutatu zuanetik lehenengo garaipena lortuaz.
Mikel Urrutikoetxea eta Mikel Larunbek izan ziren partidu estelarrean nagusitu zirenak 22 eta 18 Bengoetxea VI Oinatz eta Mikel Beroizi, Bilboko aste nagusian jokatu behar duten torneorako bikote polita osatzen dutela erakutsiaz. Beroiz mejoratu batekin Bengoetxea VIgarrennak ezin izan zuen bere jokurik onena erakutsi partiduaren azken zatian ezker gantxoz hiru tanto ederrekin bere nota hobetu bazuen ere