Herriko zenbait kale argindarrik gabe geratu ziren atzo iluntzean

Baleike 2016ko abuztuaren 16a

Amaiako plaza bi orduko tartean. Argazkiak: Jon Urbieta/Twitter

Zumaiako zenbait kale argindarrik gabe geratu ziren atzo iluntzean. Bi ordu luzez alde zaharra, Amaiako plaza, Larretxo eta paolaldea, besteak beste, ilunpean geratu ziren. 22:30ak aldera itzuli zen argindarra. 

Argindar zerbitzuaren matxura horrek izan zuen eragina, noski, etxebizitzetan eta baita kale eta auzo horietan kokatutako taberna eta jatetxetan. Batzuk ordua baino lehen itxi behar izan zituzten ateak. "Ezin dugu ezer egin. Garbitzen ari gara eta berehala itxiko dugu gaurkoz. Erriberan ba omen dago argia. Hara joan zaitezkete". Afariak ematen ari ziren batzuetan ezin izan zieten kobratu bezeroei. "Bezero batek galdetu dit ea ezin dudan ezer egin. Zer egingo nuen ba? Esan diot etxeak gonbidatzen ziola. Kolpea izan da". 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide