Kuadrilla eguna izango da larunbatean Zumaian

Baleike 2016ko abuztuaren 16a

Gala gaua eta Euskal Jai egunaren ondoren, abuztuko beste festa egun klasikoaren txanda helduko da egun gutxi barru. Kuadrilla eguna ospatuko da larunbatean.

Kalejirak, herri bazkariak eta hainbat musika saio izango dira egunean zehar. Gogoratu, bestalde, egun horretan bertan Itzurun-Arranpla igeriketa zeharkaldia eta eskubaloi triangularra ere izango direla herrian. 

Hemen duzua Kuadrilla eguneko egitaraua:

12:00etan, Odietan hasita, Kalejira Dinbi Danba batukada taldearekin.

15:00etan, Torreberrin, bazkaria. Norberaren kontu, postrea emango da.

17:00etan, Torreberrin, Elektrotxaranga: Elektrotxufla.

18:00etan. Eusebio Gurrutxaga plazan, diskofesta haurrentzat.

19:00etan, Ustekabe txarangaren kalejira.

18:30ean, Amaiako plazan, Dardara Fest 2016 rock kontzertuak: Parrazta, Pelo Mono, Luma, The Grace of Dionysus, Niña Coyote eta Chica Tornado eta Capsula.

22:30ean, Kofradian, Arima Cool diskoteka. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide