Low Riders honakoak dira:
Marek Barath - Nitra / Eslobakia (gitarra akustikoa eta ahotsa)
Nagore Etxabe - Zumaia / Euskadi (bateria eta ahotsa)
Michal Kapoun - Lanskroun / Txekiar Errepublika (gitarra elektrikoa)
Nagore Michelena - Donostia / Euskadi (baxua)
Modu honetan definitzen dute taldekideek berien taldea:
Low Riders Banda Txekoslobaskiatik datorkigun taldea da, country, rock eta psikodeliaren artean dantzan dabilena, eskutik helduta haien hiriburua den Bascoviara garamatzalarik. Bidean, antzeratu ezin den gizonezko ahots bat izango dugu gidari (nahiz eta arnasa hartzeko emakumezko bati ere tartea uzten dion) eta bidelagun izango ditugu banjo ukituko gitarra akustiko bortitz bat; beste gitarra bat, oraingoan elektrikoa eta sexy-a, lapsteelari keinuak egiten dizkiona; baxua, haitza bezain trinkoa dena eta bateria, egunaren araberako martxa duena.
Bideari taberna txikietan ekin zioten, bertsioak aurkeztuz, jendea era internazionalean berotuaz (Urola Kosta, Javea, Brno, Berlin, Bratislava, Nitra, Praga, e.a.). Horren adierazgarri dira Hightimes (2013) eta Plays Lee (2014) diskoak.
Orain, beraien konposizioez osatutako bilduma batekin datozkigu (tradizioa ahaztu gabe baina) Bascovia eta inguruko txoko ezkutu eta berezietaraino eraman gaitzaten. Forgive your enemies (2016) disko berria
Beraien hitzetan:
“Espiritual xamar gabiltza, hainbat kontu aitortuaz: biribil-biribil eta ezin hobea inor ez dela, batzuetan urak garamatzala, galdu egiten garela, zoramen uneak ditugula, ezer ez dela betiko...bizitzako halako kontuak. Eta azkenean, atzera begiratzean, hobe da etsaiei barkatzea denok bukatuko dugulako ia itsugarria den dantza borobil bera dantzatuaz, ziurrenik lurpeko suren baten inguruan, gu adinako deabrutxoak diren bat edo besterekin batera. Baina gutxienez, saiatu gaitezen hori umorez eta alai egiten!!! Ipar Amerikako morroiek egiten zuten bezalatsu. Just Be a Low Rider & Forgive Your Enemies! (ia-ia “don´t worry be happy” klasikoa edo “hakuna matata, vive y deja vivir”, baina botak soinean izanik.)