Bi zumaiar EH Bilduren Legebiltzarrerako zerrendetan

Baleike 2016ko abuztuaren 17a

Irailaren 25ean egingo dira Euskal Legebiltzarrerako hauteskundeak. Gipuzkoako zerrendetan bi zumaiar daude: Marina Bidasoro eta Jone Mugertza.

Marina Bidasoro (1963) Azpeitian jaioa bada ere, Zumaian bizi da eta herriko alkate ere izan zen. 18. postuan doa zerrendetan. Jone Mugertza (1994), berriz, 23. postuan joango da. Gaur egun Zumaiako Udaleko zinegotzia da. 

Arnaldo Otegi da oraingoz EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburua, epaitegiek bestelakorik esaten ez duten bitartean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide