Bihar erabakiko da zer bikote pasako diren Itzurungo txapelketako finalaurrekoetara

Baleike 2016ko abuztuaren 18a

Itzurungo pilota txapelketako lehen fasea, ligaxkakoa, amaitzeko jardunaldi bakarra falta da eta gauza asko daude oraindik erabakitzeko. 

Atzo seigarren jardunaldiko partidak jokatu ziren, emaitza hauekin:

  1. MENDIZABAL-GOROSTOLA, 12 / GURRUTXAGA-LARRAÑAGA, 22
  2. ODRIOZOLA-MARTIJA, 22 / MANTEROLA-ETXABE, 7
  3. ALBERDI-IRIBAR, 22 / ODRIOZOLA-AGIRRE, 16

Biharko ligaxkako azken jarbunaldia interesgarria izango da benetan, finalaurrekoetarako bikote batek bakarrik daukalako ziurtatuta sailkatzea, jokatutako sei partidetan ateratako 12 punturekin. Beste bost bikotek dute sailkatzeko aukera: hauetatik bat 10 punturekin bigarren geldituko da eta beste hiru berdinduta 9na punturekin. Elkarren artean jokatutako partidetako tanteo onena duten bi bikote izango dira finalaurrekoetara sailkatzea lortuko dutenak.

Partidak hauek izango dira, 18:00etatik aurrera:

  1. MENDIZABAL-GOROSTOLA / TUMAS-ETXABE
  2. ALBERDI-IRIBAR / MANTEROLA-ETXABE
  3. ODRIOZOLA-MARTIJA ODRIOZOLA-AGIRRE

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide