Haurren duatloi eta akuatlonerako izen-emateak astelehenean zabalduko dira

Baleike 2016ko abuztuaren 19a

Zumaiako Triatloi Taldeak astelehen honetan, hilaren 22an, zabalduko du du benjamin eta alebin mailako haurren duatloirako eta infantil mailako haurren akuatlonerako izen-ematea. 

Proba hauek irailaren 3an jokatuko dira, Zumaiako Triatloiarekin batera. Izen-ematea doan da izango da. Izenak Lubaki kiroldegian emango dira.
 
Bestalde, klubak dio oraindik 70 lagunentzako lekua dagoela Sprint modalitateko triatloian. Aurten Gipuzkoako txapelketa izango da. Izenak emateko azken eguna abuztuaren 29a izango da. 
 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide