Iñaki Osa Goikoetxeak bi partida garrantzitsu jokatuko ditu datozen bi egunotan

Baleike 2016ko abuztuaren 22a

Urrezko Eskularrua txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatuko da gaur, 21:00etik aurrera, Miarritzeko Aguilera frontoian. Iñaki Osa Goikoetxeak eta David Minvielleek Christophe Olha eta Nicolas Etchetren aurka jokatuko dute. 

40. urtez antolatzen den txapelketa honen finala asteazkenean jokatuko da, ordu berean. Gaurko irabazleek dagoeneko sailkatuta dauden Beaskoetxea eta Irastorza aurkituko dituzte finalean.

Bestalde, Donibane Lohitzuneko Campos Berri frontoian Internationaux 2016 txapelketako Grand Slameko bigarren finalaurrekoa jokatuko da bihar, 20:45etik aurrera. Txapelketa honetan denboraldiko zortzi jokalari onenak ari dira parte hartzen.

Beaskoetxea eta Irastorza dagoeneko sailkatuta daude finalerako. Bigarren finalaurrekoan Goikoetxea-Minvielle eta Olharan-Lekerika bikoteak neurtuko dira. Finala ostegunean jokatuko da, 20:45ean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide