Garrantzi Komunitarioko Leku bezala izendatutako eta Natura 2000 sareko partaide diren hiru erkidegotako hamar habitat aukeratu dituzte. Gipuzkoako bi duna sartuko dira proiektu honetan: Zarauzkoa eta Santiagokoa, Zumaian.
Proiektu honen ikertzaile nagusia den Tomas Emilio Diazen esanetan, hamar habitat hauek aukeratu dituzte "nahikoa andeatua" daudelako. Degradazio horien arrazoiak, ikertzailearen ustetan, azken lau urte hauetan izandako ziklogenesiak, gizakiaren presioa eta espezie inbaditzaileen presentzia dira.
Honen inguruko informazio gehiago duzue hemen (gazteleraz).