Ordezkoen aulkian hasi zuen partida, baina Tarsi jokalariak izandako lesioa medio, lehen zatiko 20. minutuan zelairatu zen Peru. 53. minutuan gola ere sartu zuen, taldearen bigarrena. Athelticen filialak 3-0 irabazi zuen partida.
Gol honi esker, Peru Nolaskoain da Bilbao Athleticen debuta egin eta partida berean gola sartu duen jokalari gazteena, 17 urterekin. Izan dira talde honekin debuta egin duten jokalari gazteagoak (Muniain, 16 urterekin, adibidez), baina ez zuten debuteko partidan golik sartu.