Goikoetxeak eta Minviellek hirugarren seta jokatu behar izan zuten Christophe Olha eta Nicolas Etchetoren aurka. Garaziko aurrelariak eta Ahetzeko atzelariak lehen seta irabazi zuten (9-15). Goikoetxeak eta Minviellek markagailua berdintzea lortu zuten bigarren seta irabazita (15-12). 10 tantora jokatutako berdinketa hausteko setean 10-4 irabazi zuten Iñakik eta Davidek.
Urrezko Eskularruaren 40. txapelketako finalean dagoeneko sailkatuta zeuden Diego Beaskoetxea eta Eric Irastorzaren aurka neurtuko dira. Finala asteazkenean jokatuko da, 21:00etik aurrera, Miarritzeko Aguilera frontoian.
Iñakik ez du atseden handirik hartzeko aukera izango gaur bertan Internationaux 2016 txapelketako finalaurrekoa jokatuko baitu Donibane Lohitzuneko Campos Berri frontoian (20:45ean). Minvielle-ekin arituko da hemen ere Jean Olharan eta Unai Lekerikaren aurka.