Iñaki Osa Goikoetxeak ezin izan du Urrezko Eskularrua txapelketa irabazi

Baleike 2016ko abuztuaren 25a

Iñaki Osa Goikoetxeak bi porrot jaso ditu jarraian azken egunotan. Asteartean Internationaux 2016 txapelketako finalaurrekoa galdu zuen; atzo, berriz, Urrezko Eskularrua txapelketako finalean galtzaile atera ziren Goikoetxea eta Menvielle.

Miarritzeko Aguilera frontoia kolkoraino beteta zegoen atzokoan. Beaskoetxea eta Irastorza ziren, hasiera batean, partida eta txapelketa irabazteko faboritoak, eta hala izan zen. Bi setetan erabaki zen partida. Lehena 15-10 emaitzarekin irabazi zuten eta bigarrena 15-3 batekin. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide