"Zumaia garaipeneko lekua da", dio Iñaki de Mujika kazetariak

Baleike 2016ko abuztuaren 25a

Orain bi egun Zumaiako herriak Rioko jokoetan bosgarren postu bikain bat lortu berri zuen Iñigo Peñari harrera jendetsua egin ondoren, Iñaki de Mujika kazetariak Sentimendu herritarra izeneko artikulu bat idatzi du sportberri.com atarian. 

Zumaia "garaipeneko lekua" dela dio artikulu honetan eta aspalditik kirolari asko bertakoa izatea "harrotasunarekin" defendatu dutela. Jarraian, Zumaian jaioak diren hainbat kirolariren eta herriko kluben zerrenda luze bat gehitzen du.

Artikulua (gazteleraz) hemen irakurri dezakezue. 

Erlazionatuak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide