Jai Alai World Tourreko finalaurrekoa jokatuko da irailaren 2an Aitzurin

Baleike 2016ko abuztuaren 25a

Uda honetan jokatu den Jai Alai World Tour zesta punta txapelketa azken hitzorduetan da. Datorren ostiralean, hilaren 2an, finalaurrkoa jokatuko da Aitzuri frontoian.

Bi partida bikain ikusteko aukera izango da 21:00etatik aurrera.

Lehen finalaurrekoa (21:00etan): Beaskoetxea - Aldazabal vs Egiguren - Enbil

Bigarren finalaurrekoa (22:00etan): Goikoetxea - Etcheto vs Erik - Lekerika

Sarreren salmenten berri datozen egunotan emango du Udalak. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide