Ostiraleko finalaurretarako pilota aukeraketa egingo dute bihar Aitzurin

Baleike 2016ko abuztuaren 30a

Ostiralean Aitzuri frontoian jokatuko den Jai Alai World Tour txapelketako finalaurreetako pilota aukeraketa egingo da bihar, Zumaiako frontoian. Eguerdian egingo da eta bertan izango dira finalerdiak jokatuko dituzten zortzi pilotariak. 

Ostiraleko lehen partiduan, Beaskoetxea-Aldazabal / Egiguren-Enbil lehiatuko dira, bigarrenean aldiz Goikoetxea-Etcheto / Erik-Lekerika. Zortzi pilotariak bihar Zumaian izango dira eta partida erabakigarriarako pilotak aukeratuko dituzte. Otarrarekin hitzordua 12:00etan izango da, baina aurretik pilotariak frontoian izango dira entrenatzen.

Gogoratu sarrerak salgai daudela Lubaki kiroldegian. Egunean bertan Aitzuriko leihatilan ere salgai izango dira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide