Mantentze soinketa eta yogako saioetan izena eman dutenen bilera, Hogarrean

Baleike 2016ko irailaren 1a

Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak bilera batera deitu ditu mantentze soinketa eta yoga saioetan izena eman duten guztiak. Bilera asteartean, hilaren 6an, izango da, 18:00etan Hogarreko bigarren solairuko bilera gelan. Helburuak, ordutegiak, taldeak eta abar luze bat antolatzea izango da bilaren asmoa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide