Telmo Deun bigarren abiatuko da Kontxarako saikatze estropadan

Baleike 2016ko irailaren 1a

Datozen bi igandetan jokatuko den Kontxako Banderarako sailkatze estropada jokatuko da gaur arratsaldean, Donostian. Bertan izango da Telmo Deun ontzia. Zumaiarrak bigarren abiatuko dira. 

Hasteko, 17:30ean, emakumezkoen ontzien saikatze estropada jokatuko da. Bai hau, bai gizonezkoena, erlojuaren aurkakoa izango da. 18:00etan gizonezkoen txanda izango da. Lehenbizi TKE ligan aritu diren ontziak abiatuk dira eta horien artean bigarren postuan aterako da Zumaiako Telmo Deun, Cabo eta Kaikuren artean. Ondoren beste ligatan atera diren ontziak irtengo dute. Jakina den bezala, zazpi leku besterik ez daude jokoan eta 24 izango dira irteera puntuan kokatuko diren traineruak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide