Hasiera batean eskualdeko interesatuei zuzendutako deialdia zen hau, baina, azkenean, Espainia osotik etorritako jendea jarri da Alondegi aurreko ilaran. Pirritx eta Porrotx pailazoen saioetarako sarrerak erosteko sortzen ziren ilaretatik halakorik ez da bizi izan kultur etxean.
Mila lagunetik gora izan da izena eman duena. Hauetatik gehiena, 850 inguru, orotariko lanak egiteko apuntatu dira eta beste 250 segurtasuna lanpostuetarako.