Serious Business blues taldeak kontzertua emango du larunbatean Ttakun tabernan

Baleike 2016ko irailaren 8a

Taldea aurtengo Hondarribiako blues jaialdian eman zuen kontzertuan

Victoriano Arrate etorbidean dagoen Ttakun taberna zabaldu zela bost urte betetzen direla-eta, zenbait ekintza antolatu dituzte. Horien artean larunbat arratsaldean Serious Business blues taldeak emango duen kontzertua dago. 18:30ean hasiko da saioa.

Laukoteak pasa den urte amaieran atera zuen sei kantako lehen diskoa, Really serious izenekoa. Apirileko Baleike aldizkarian elkarrizketatu genituen. Hemen irakurri dezakezue.  

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide