Turismoaren inguruko lehen erreportajea, iraileko Baleike aldizkarian

Baleike 2016ko irailaren 9a

Zumaiara uda honetan etorri den turista/bisitari kopuruak nabarmen egin du gora. Baina, prestatuta al dago Zumaia halako bisitari kopurua jasotzeko? Eta zer gertatuko da etorkizunean, Game of Thrones telesailaren grabazioaren ondoren? Turismoaren inguruko erreportaje sorta bat egitera eraman gaitu. Lehen txanda honetan aparkalekuen arazoak eta autokarabanen gaia jorratu dugu. 

Kirolak ere bere tartea izango du. Hasteko, joko olinpikoetan egon den Iñigo Peña elkarrizketatu dugu. Bestetik, Asobal ligan arituko diren Kauldi Odriozola eta Ander Torrikorekin ere egon gara. Amaitzeko, Zumaiatik kanpo dauden pertsonekin egindako elkarrizketa sortan Eider Paredes skaterra dugu protagonista.

Aldizkaria dagoeneko bazkideen etxeetara heltzen izango da eta laster batean izango da salgai ohiko saltokietan, euro batean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide