Olarro Eguneko herri bazkarirako txartelak agortu dira

Baleike 2016ko irailaren 15a

Azken unera arte erosteko zain egon zaretenak tximetatik tiraka hasi zaitezkete, izan ere, turismo bulegotik jakitera eman dutenez, larunbatean, Olarro Egunaren baitan egingo den herri bazkarirako txartelak agortu dira. 

Joxe Mendizabalek girotuko duen bazkarian plazan bertan egindako olagarro-paella emango da, besteak beste.

Erlazionatuak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide