Aurkezpenean, 2015eko urritik 2016ko maiatzera egindako 18 bileren ondorioak eta egindako lanaren emaitzak azalduko zaizkie zumaiarrei. 200 bat herritarrek eta eragilek parte hartu dute bileretan eta haien bitartez ezagutu eta jaso ahal izan ditu Udalak, lehen eskutik, zumaiarren behar, proposamen eta iradokizunak. Udalak eskerrak eman nahi dizkie prozesuan parte hartu duten guztiei, "beren inplikazioa, esfortzua eta lana ezinbestekoak izan direlako Plan Estrategikoaren garapenean".