Zaparrada bat edo beste, haize bolada indartsuren bat ere bai, baina eguraldiak hainbestean eutsi dio arratsaldean eta batel estropada aparteko eragozpenik gabe jokatu ahal izan da. Marea biziak direla eta, aurten bazkalondoren jokatu da, goizean errioa urik gabe zegoen eta.
Hamasei txanda jokatu dira guztira, eta lehen txandan parte hartu duten Eterna eta Txistorra izan dira denbora onena egin dutenak, eta haientzat izan dira banderak. Gizonen bandera oso estu egon da, Turbo Deunek Eternaren denbora berbera egin baitu; baina epaileek Eternari eman diote bandera, 12 ehuneneko aldeagatik.
Azken txandan piratak ere agertu dira errioan... (ikus argazki bilduma)