Lopez eta Olharan irabazle Madrilen

Baleike 2016ko irailaren 25a

Lopezek eta Olharanek 15-9 eta 15-9 irabazi dute Madrilgo torneoko finala, Goikoetxea eta Inzaren aurka. Hirugarren posturako partida bertan behera utzi behar izan zuten, Egiguren eta Enbil aurretik 5-4 zihoazela, Erkiagak pilotakada jaso eta min hartu zuelako.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide