Salegi-Azkue eta Goikoetxea-Eizmendi bikoteak irabazle Paleta Zirkuituan

Baleike 2016ko irailaren 26a

Salegi-Azkue eta Zuazobide-Etxabe bikoteak.

Paleta Zirkuituko jardunaldia jokatu zen larunbatean Aitzuri pilotalekuan. Lehen partidan, Zumaiako neskez osatutako bi bikote izan ziren aurrez aurre: Salegik eta Azkuek 25-19 irabazi zuten Zuazobide eta Etxaberen aurka. 

Bigarren partidan, Goikoetxeak Eizmendik 25 eta 17 irabazi zuten Irazustabarrena eta Villanuevaren kontra. Bi partidak ederrak izan ziren, oso parekatuak eta tanto ikusgarriekin. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide