Telmo Irureta Aita Marin izango da ostiralean, 'Inklusioaz formatu txikian' antzezlanarekin

Baleike 2016ko irailaren 26a

Inklusioaz formatu txikian antzezlana interpretatzen dute Telmo Irureta zumaiarrak eta Xanti Agirrezabala azpeitiarrak. Ikusleei erakutsi nahi diete pertsona denek dutela zerbait berezia besteei emateko. Ostiralean Aita Marin taularatuko dute, 22:00etan. 

Sarrerak turismo bulegoan eros daitezke, bost euroan. Gazte txartelarekin edo Aita Mari Lagun txartelarekin, hiru euroan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide