Zumaiako Ludotekan ikasturte berriari hasiera emango zaio datorren astetik aurrera. Hori baino lehen, ostegun honetan, irailaren 29an, gurasoentzako bilerak egingo dira ludotekan bertan: 19:00etan euskaraz eta 19:30ean gaztelaniaz.
Interesa duten guztiei dei egiten zaie bilerara etor daitezen bertan azalduko baita aurten izena ematea nola egingo den. Iaz izandako ilarak eta arazoak ez errepikatzeko sistema berria jarri da martxan, matrikulatzerako orduan haur guztiak aukera berdina izan dezaten.
Bilerara haurrik gabe etortzea eskatzen da.