Iñigo Peña eta Pulpoko neskak, urteko kirolari onenak

Baleike 2016ko irailaren 29a

Joko Olinpikoetan bosgarren izan da aurten Iñigo Peña piraguista.

Zumaiako kirolari onenen saria jasoko dute larunbatean Iñigo Peñak eta Pulpo eskubaloi taldeko neskek, Zakila Bira lasterketari irteera eman baino minutu batzuk lehenago.

 

Orain arte Zumaiako atletismoaren historian protagonistak izan diren herritarrak omentzeko aprobetxatu da Zakila Bira, baina amaitu da zerrenda nonbait,  eta Udalak erabaki du aurrerantzean urteko kirolari onenak saritzea. Lehen San Pedroetan egiten zen sariketa eta aurrerantzean Zakila Biran egingo da.

Kirol elkarteek proposatutako izenak hartu dira kontuan, eta aurten Iñigo Peña eta Pulpo eskubaloi taldeko neskak izan dira hautatuak. Peñak bosgarren izan da Rioko Joko Olinpikoetan, eta Pulpoko neskek emaitza bikainak lortu dituzte azken urteotan, eta etorkizun handia dutela erakutsi dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide