Aristi eta Aizpuru garaile samieletan

Baleike 2016ko irailaren 29a

Aristik eta Aizpuruk osatutako bikoteak irabazi du samieletako pilota partida, 30-28, Egiguren eta Zenekortaren aurka. 

Samiel Eguna ospatu dute gaur auzotarrek eta ingurutik gerturatutako herritarrek. Meza entzun ondoren jokatu da tradiziozko pilota partida. Jarraian txakolinaz, trikitixaz eta bertso saioaz gozatzeko aukera izan dute eguraldi onak animatuta Artadiko plazan bildutakoek. Bazkari legearekin eta bertsolarien bigarren saioarekin jarraitu du jaiak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide