Interesa duen orok, www.zumaia.eus webgunean izango du eskura eskaera orria, baita hau betetzeko beharrezkoak diren oinarrien eta dokumentazioaren inguruko informazio gehigarria ere.
Era berean, Euskara Zerbitzuak jakinarazi du webgunean bertan eskuratu ahal izango dela hirugarren interesdunari alta emateko orria ere, eta hori betetzea ezinbestekoa izango da diru-laguntza eskuratzeko.
Laguntza horien bitartez Udalak helburu du herritarren artean euskararen erabilera indartu eta sustatzea, betiere euskara izan dadin Zumaiaren eta zumaiarren hizkuntza nagusia.
Diruz lagunduko dira ohiko ikastaroak, ikastaro trinkoak edo barnetegietakoak, aurrez aurrekoak edo autoikaskuntza eta internet bidez egindakoak