Oroimen historikoaren inguruko dokumentazioa jasotzeko bulegoa irekiko du Udalak turismo bulegoan

Baleike 2016ko irailaren 30a

Urriaren 25ean zabalduko dute bulegoa eta zumaiarrek bertara eraman ahal izango dituzte oroimen historikoaren inguruan partekatzeko daukaten informazioa, dokumentuak, irudiak eta abar. 

Materiala Aranzadi Zientzi Elkarteko kideek jasoko dute, goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara bitarte, astearte eta ostegunetan. Gaiaren inguruko beste edozein zalantza argitzeko esanz@aranzadi.eus helbide elektronikora idatz daiteke.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide