Zumaiar bat hil da Bartzelonan kotxe batek harrapatuta

Baleike 2016ko irailaren 30a

La Roca del Valleseko (Bartzelona) errepide bazterrean zegoela harrapatu du kotxe batek 55 urteko gizonezko zumaiarra, Europa Pressek informatu duenez.

Goizeko zazpiak aldera gertatu da istripua C1415c errepideko 17,9 kilometroan. Kotxe batek oinezko bat harrapatu, eta oraindik ikertzen ari dira nola gertatu den.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide