Atzo planoekin neurriak hartzen aritu ziren eta gaur, lehen orduan, Itzurungo kantina eta komunen gainean eraikiko den gazteluko lehen piezak jartzen aritu dira, almenak hain zuzen ere. Datozen egunotan eraikinaren beste piezak jarriko dituzte.
Oraingoz lanak nola doazen ikusteko aukera izango da, baina langileek esan dutenez, posible da egun gutxi barru Itzurungo sarbideak ixtea.