Lehiaketa hau, Gipuzkoako Arrantza Federazioaren Erregularitate Ligaren barne kokatzen da.
Arrantza lehiaketaren eremuak, Itzurun hondartzako haitzetatik, Inpernuperaino doan itsasertzean; Arbustain arranplatik, Julio Beobide ibiltokian zehar Talaiperaino, eta Santiago hondartzako tuneletik, Getariara doan N-634 errepidean zehar, Izustarri muturraino izango dira.
Lehiaketaren ordutegia goizeko 9:00tik 14:00ak arte izango da
Arrantza txartelak goizeko 8:00etatik aurrera jaso ahal izango dira Anadeko Elkartean.