Sarituak honako hauek dira: Garbiñe Barredo Goikoetxea, Karlos del Pilar Meabe eta Xabier Ureta Askasibar. Zorionak! Besteoi esan sarrerak salgai dituzuela turismo bulegoan, 9 euroan; 6 euroan gazte txartelarekin eta Aita Mari lagun izanda.
Sinopsia
Antzezlan horren oinarrian Julio Villarren ¡Eh, petrel! Cuaderno de un navegante solitario liburua dago, Mikel Sarriegik moldatua. Liburuan, Julio Villarrek Mistral belaontzian egindako bidaia gogoangarria kontatzen da: 1968an Bartzelonatik abiatu eta, 38.000 itsas milia egin ostean, Donostiara iritsi zen 1972an, munduaren bira eginda. Arriskuz, gorabeheraz eta zirraraz betetako bidaia bat, askatasun-sentimenduaren bultzadaz egina. Lagun baten eta musikari baten eskutik, Julio Villar abentura hartara bultzatu zuten arrazoien berri izango dugu, haren nortasunean barneratuko gara, eta bidaia gogoangarri hartako zenbait pasadizo biziko ditugu. Gaur egungo Julioren nondik norakoak ere agertuko dira, orain egiten duen bizimodua eta haren bidaiak.