'Telmo' zamaontziak astelehenean utziko du Zumaia

Baleike 2016ko urriaren 13a

Argazkia: Balenciaga

Balenciaga ontzioletan egindako Telmo zamaontziak astelehen arratsaldean utziko du Zumaia. Ontzia babesteko sistema jartzen hasi dira barraren behealdean.

Astelehenean 18:00ak aldera utziko du Zumaia Balenciagatik ateratako azken itsasontziak. Pasaiara joango da hemendik, han egingo zaizkio eta azken lanak. 

Ontziaren tamainua dela-eta, maniobrak egin beharko ditu barratik pasatzeko. Maniobra hauetan kalterik izan ez dezan, hasi dira babesteko sistema jartzen barraren behealdean. 

Horrez gain, eta Portu Zuzendaritzak adierazi duenea, egun horretan, 16:00etatik ontziak Zumaia utzi arte, ez da nabigaziorik baimenduko kanalean.

Erlazionatuak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide