Ehun kilometroko ibilbidean Gorbea, Anboto eta Aizkorri igo behar izaten dituzte Hiru Handiak mendi lasterketako korrikalariek. Aurten Mikel Etxeberria zumaiarra bigarren izan da, 11 ordu eta 33 minutuko denbora eginez. Alberto Gorritiberea 16. postuan sailkatu da. Aurtengo irabazleak Jokin Garai eta Leire Martinez izan dira.