Erregional mailako Zumaiako laugarren jarri da azken bi garaipenen ondoren

Baleike 2016ko urriaren 18a

Erregional preferente mailako Zumaiakoren taldea bere multzoko laugarren postuan kokatu da azken bi garaipenen ondoren. Azkena etxetik kanpo erdietsi dute, Beasainen aurka.

Laugarren jardunaldira arte ez dute zumaiarrek garaipena ezagutu. Lehen hiru jardunalditan bi berdinketa (Bergara eta Ikasberriren aurka) eta porrot bat (Eibar Urkoren aurka) izan zituen Mikel Larburuk gidatutako mutilek. Laugarren jardunaldian 4-0 emaitzarekin irabazi zioten Tolosari eta pasa den asteburuan 0-2 Beasaini. 

8 puntu ditu gaur egun Zumaiakok eta Aretxabaleta Udarekin puntutara berdinduta dago. Puntu bat gutxiago, 7, diru asteburu honetan Aita Marin aurkari izango duen Idiazabalek.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide