Odieta kalean zegoen Paixanoneko etxea desagertu da. Eraisteko bizpahiru egun beharko zituztela esan bazuten ere, egun eta erdirekin nahikoa izan da. Zulo bat eta alboko etxeko hormatik zintzilikatzen diren paper margotu zatiak besterik ez dira geratzen. Orubean beste etxebizitza bat egingo da orain.