Zumaia-Getaria neguko bela liga hasiko da larunbat honetan

Baleike 2016ko urriaren 26a

Larunbat honetan hasi eta martxoaren amaierara bitartean Zumaia-Getaria neguko bela liga jokatuko da, Zumaiako Klub Nautikoak antolatuta. Liga osatzen duten hamaika estropadetatik bost Zumaian jokatuko dira eta beste seirak Getarian.

Zumaian honako egunetan jokatuko dira estropadak: urriaren 29an, azaroaren 26an, abenduaren 21ean, urtarrilaren 21ean eta martxoaren 4an (Zumaia-Ondarroa cup); Getariakoak, aldiz, azaroaren 12an, abenduaren 10ean, urtarrilaren 7an, otsailaren 4an eta 18an eta martxoaren 18an jokatuko dira. 

Parte-hartzaileek jokatutako estropadetako puntuazio txarrenak dituzten bi kendu ahal izango dituzte. Horretarako gutxienez sei estropada amaitu beharko dira. Bost estropada jokatu dituztenek bat kendu ahal izango dute eta bost baino gutxiago egin dituztenek ezingo dute estropadarik deskartatu.

Estropadak goizeko 11:00etan hasiko dira eta ontzi denak batera atera dira. Sailkapenak bi mailen arabera egingo dira: IRC eta Open. Txapelketaren irabazlea sailkapen bateratuko onena izango da. Izenak-emateko betetako formularioa bidali beharko da bela@clubnauticozumaia.com helbidera urriaren 28ko 20:00ak baino lehen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide