Usoa Fullaondoren 'Chandal' erakusketa zabalduko da ostiralean Oxford aretoan

Baleike 2016ko urriaren 27a

Usoa Fullaondo artistak Chandal izeneko erakusketa zabalduko du bihar, 19:30ean, Alondegiko Oxford aretoan. Erakusketa urriaren 28tik azaroaren 13ra bitartean izango da zabalik, egunero 18:00etatik 20:00etara. Asteburu eguerditan ere zabalduko da, 12:30etik 14:00etara. 

Usoa Fullaondo (Algorta, 1979) Euskal Herriko Unibertsitareko Arte Ederretako Fakultateko Pintura Saileko doktorea da eta baita sail horretako alboko irakaslea ere. Arteko graduan eta Arteko ikerketa eta sorkuntza Masterreko klaseak ematen ditu. 2007tik Fakultateko Enbidia ikerketa taldeko kidea da. 

Artista berak honako hitzekin definitu da bihar zabalduko den erakusketa:

"Chandal erakusketa 2012ko udatik burututako lan prozesuaren ondorio eta isla da. Objektu-afekzioetatik eratutako eta hutsalkerien atlasetik sortutako marrazki, objektu, koadro eta instalazioak aurretiaz zehaztugabeko eran eraikitzeko moduak bideratzen ditu. Era errepikakorrean aurkitutako materialak eta bizitako esperientzi atalak, egunerokotasunaren testuinguruan bereizi egiten direnak, gosaltzeko eta nor bere baitan biltzeko ekintzan, astean hiru edo lautan korrika egiterakoan edo izerditzerakoan. Korrika aritu zein estudioko mahaian, paretetan edo zorutik lanean aritzea eta zerbait gertatzea goma-apar zati apurtu bat, limoi bat, lorea edo egur puska bat eta gure artean. Egiten ekitea eragin eta bideratzen duten izate sentikorrak, ekintza berria pizten dutenak. Gauza arroztuak eta zenbait esangura sakonen artean egituratzen diren konstelazioak konfiguratzeko eguneroko tentsioek eragiten duten bizi-suspentsioa."

Erlazionatuak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide