Partida honi esker Imanol Lopezek Euskal Herrian jokatuko du berrirro ere. Mundu mailako atzelari onena bezala ikusia izan denak 2014ko udan jokatu zuen hemen bere azken partida. Iazko ekainean Miamiko Jaia Alai utzi zuen eta ordutik Madrilen jokatutako Saria besterik ez du jokatu. Olharanekin batera txapelketa hura irabazi zuen. Lopez Mexiko Hirian bizi da eta bertako frontoia berriztatu zain dago berriro jokatzen hasteko. Otsailean zabalduko dutela aurreikusten da.
“Pozik nago etxean jokatuko dudalako. Euskal Herrian jaio nintzen eta han ikasi nuen zestan jokatzen, bertan egin nuen debuta, jokalari bezala disfrutatu nuen eta pertsona bezala hasi nintzen. Etxera bueltatzea beti da atsegina eta Gernikako azken astelehenean jokatzeko aukera izanda, atseginagoa izango da”, azaldu dio Lopezek Jai Alai News atariari. Bere ustetan, Egiguren eta Enbil dira faboritoak.