M7 ONTZIRATU

Herri galdeketaz arduratuko den taldea aurkeztuko dute asteazkenean

Baleike 2016ko urr. 28a, 20:35

Datorren urtean Zumaian herri galdeketa antolatzeaz arduratuko den Ontziratu talde sustatzailea aurkeztuko du Gure Esku Dagok, asteazkenean, Forondan egingo den ekitaldian (20:00etan).

Erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko bidean, herri galdeketarekin beste urrats bat egingo du Zumaiako Gure Esku Dago taldeak 2017an. Ekimena behar bezala antolatzeko, Ontziratu talde sustatzailea osatu dute, eta datorren asteazkenean egingo dute jendaurreko aurkezpena. Ontziratuko kideak Zumaiako kultur, kirol eta gizarte alorretako herritar esanguratsuez babestuta agertuko dira asteazkenean Forondan, 20:00etan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide