Zumaiakok laugarren garaipena lortu du jarraian

Baleike 2016ko azaroaren 2a

Erregional preferente mailako Zumaiakok denboraldiko laugarren garaipena erdietsi du pasa den asteburuan, jarraian lortzen duen laugarrena. Eta beste 'laugarren' bat: postu horretan dago sailkapenean, hirugarren dagoen Bergararekin puntuetara berdinduta. 

Sailkapeneko azken postuan dagoen Intxurreren aurka jokatu zuten Mikel Larburuk gidatutako mutilek, Alegian. Beste hiru puntu lortzeko unea zen eta hala egin zuten, partida 2-4 emaitzarekin irabazi ondoren.

Azken lau partidatan lortutako 12 puntuei esker, gora begira dago Zumaiako sailkapenean. 14 puntu ditu eta hirugarren postuan dagoen Bergarakin puntuetara berdinduta dago. Justu aurretik ditu lidergoan dagon Soraluze eta bigarren den Zumarragako Urola, biak ere 15 punturekin. Azken hau izango du aurkari asteburu honetan Aita Marin jokatuko den norgehiagokan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide