Itzurun Acoustic Connection taldearen kontzertua, bihar, Itzurun tabernan

Baleike 2016ko azaroaren 3a

Argazkia: Peio Romatet

Itzurun Acoustic Connection izeneko laukoteak kontzertua emango du bihar, 20:00etatik aurrera, Itzurun tabernan. Talde hau espresuki taberna honetan jotzeko sortu zen iaz eta izandako harrera onaren ondoren, aurten bigarren aldiz elkartuko da.

Italiarra jaiotzez baina guraso zumaiarra duen Elisa Maitea Olaizolak (ahotsa eta gitarra), Giovanni Zanonek (gitarra), Ales Gorritik (baxua) eta Alex Milovanovicek (bateria) osatzen dute laukotea. 

1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko ingelesez abestutako klasikoen bertsioak joko dituzte. Stevie Wonder, Bryan Adams, Otis Redding, Norah Jones, AC/DC, Maroon 5, Eric Clapton, Tracy Chapman eta Bob Dylan talde edo bakarlarien lanak entzun ahal izango dira, hurrenez hurren. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide