Gabon Koruko entsegu saioak azaroaren 14ean hasiko dira

Baleike 2016ko azaroaren 7a

Hilabete eta erdi besterik ez da geratzen Gabon garaian sartzeko. Gabon Korua osatuko duten abeslarientzat heldu da eztarriak berotzen hasteko unea. Datorren astean hasiko dira aurtengo kalejirarako entsegu saioak. 

Azaroaren 14ean emakumeen entseguak hasiko dira eta 16an gizonezkoenak. Emakumeen entseguak azaroaren 14, 21 eta 28an izango dira; gizonezkoenak, berriz, azaroaren 16, 23 eta 30ean. Entsegu orokorrak abenduaren 12, 14, 15, 19 eta 21ean izango dira.

Saioak Eusebio Gurrutxaga plazako Gizarte Zentroko (Hogarra) bigarren solairuan egingo dira, 21:00etan.

Erlazionatuak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide